EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAKO ASANBLADA OROKORRA.

(2014ko otsailaren 16an, Deban).

 

 

 

Hauxe da Euskal Xake Federakuntzaren emaitza ekonomikoa, 2013. urtean. Debako asanbladan onartu zen.

 

         2013AN, EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAREN GASTUAK.

 

            2013. urtean Euskal Xake Federakuntzaren gastuak 76.277,21 eurokoak izan dira.

 

            Gastuak hiru ataletan agertzen dira urteko emaitzan.

 

1)      Ohiko jardueretan, 34.900’19 euro erabili ditu.

 

Euskadiko Txapelketak, kirol materiala, programak, liburuak, aldizkariak, kirol erakundeei kuotak, batzorde teknikoak, epaileak, publizitatea, hedabideak, trofeoak, sariak, oinarrizko prestakuntza, diru laguntzak, Euskal Zirkuitoa...

 

2)      Goi mailako lehiaketetan, 25.158’94 euro erabili ditu.

 

Elitekoei laguntza osagarriak, prestakunta eta ikastaro teknikoak, selekzioak, FEDAko txapelketak, Elgoibarko Torneoa, Sustapenerako Torneoak...

 

3)      Funtzionamendu gastuetan 16.218’08 euro erabili ditu.

 

Federazioko gestioa, bulegoko materiala, informatikako materiala, komunikazioak, asanbladak eta bilerak, kirol asegurua, lokaleen mantenua eta zaintza, aholkularitza, federazio kuotak, finantza gastuak...

 

         2013AN, EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAREN DIRU SARRERAK.

 

            Eusko Jaurlaritzaren ohiko diru laguntza: 28.762’08 euro.

 

            Lizentziak: 23.590 euro.

 

            Erakunde pribatuen laguntzak: 10.553’14 euro.

 

            Udalen laguntzak (Elgoibarkoa eta Donostiakoa): 4.000 euro.

 

            Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza, zenbait ekintzetarako: 1.447’37 euro.

 

            FEDAren laguntza: 1.000 euro.

 

            Osotara: 69.352’68 euro.

 

            Urteko emaitza orekatzeko Euskal Xake Federakuntzak bere aurrezkietatik 6.924’53 euro erabili ditu.

 

            Eusko Jaurlaritzaren laguntza 30.209’45 eurokoa izan da. Hau da, diru sarreren % 39’60.

 

            Lizentzien bidez lortutakoa (23.590’09 euro) diru sarreren % 30’93 izan da.

 

            Aurrezkiak (6.924’53 euro) diru sarreren % 9’08 izan dira.

 

            2014-03-12.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.